Telegram taldea, gure artean komunikatzeko

23 azaroa , 2023 | Oharrak

Dakizuen bezala, ikasturte honetan “Euskara eta kulturartekotasuna proiektuari ekin diogu euskaraz bizitzen jarraitu ahal izateko eta, aldi berean, ez dakitenek informazioa eskuratu ahal izateko eta parte hartu ahal izateko.

Horregatik, Telegram taldea erabiliko dugu gure artean komunikatzeko. Telegram taldeen osaketa bukatzear dago: Guraso Ordezkarien  eta Eskola Kiroleko arduradunen taldeak  hain zuzen ere.

Modu honetan, idatzitako mezuak zure hizkuntzara itzulita ikus ditzakezu. Euskaraz idatzi ahal duzu eta ulertzen ez dutenek bere hizkuntzan irakurri ahal du. Eta alderantziz.

Hori bai, itzulpena ondo egin ahal izateko, batuaz eta zuzen idazten ahaleginduko gara. Badakigu ez dela erreza. Saiatuko gara gure umeen mesedetan, informazioa denoi heltzeko.

Eskerrik asko denoi!