Korrikaren 23. edizioaren aurkezpena

23 azaroa , 2023 | Oharrak

Azaroaren 16an Donostian Korrikaren edizio berriaren aurkezpena gauzatu zen. 2024ko martxoaren 14tik 24ra ospatuko da, Irunen hasi eta Baionan amaituz. Aurtengo leloa “Harro Herri” izango da, euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasunaren adierazle eta erakusle. Omendua, bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa izango da.