Heriotza eta doluaren inguruan solasean

2023-11-28

Azaroaren 27an ikastolan eginiko aurkezpenean “𝐀𝐳𝐤𝐞𝐧 𝐠𝐚𝐥𝐝𝐞𝐫𝐚 𝐚𝐦𝐚𝐫𝐢” ipuinaren aurkezpena ospatu zen Manex Beristain egilearen partetik.

Heriotzaren eta bizitzaren inguruko ipuin zoragarri horren aurkezpenaz gozatzeaz gain, gure barrura begiratzeko parada izan zuten bertaratu zirenek. Funtsean,  benetako gertaeretan oinarritutako gertaerak eta egoera hizpide hartuta heriotza eta doluari aurrez aurre begiratu eta, guztion artean,  begirada goxo bat eraikitzeko bidea eskaini zuen. Zalantzarik gabe, dolua, bakardadea eta beldurra bezalako kontzeptuei buruz publikoki hitz egitearen alde positiboa azaleratzeko baliogarria izan zen esperientzia.