Euskararen Nazioarteko Eguna

2023-12-01

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskara gure hizkuntza dela aldarrikatzeko hainbat ekintza burutu dira ikastolan.

Alde batetik, euskarari buruzko lau esaldi esanguratsu aukeratu eta DBHkoek idatzi eta HHkoek apaindu dituzte. Elkarlanean egindako lan bikaina izan da.

Bestalde, jolas eta jarduera desberdinak burutu dira ikasleek euskararen eguna ospatzeko; batzuetan beraien ezagutzak trebatuz eta besteetan beraien sormena garatuz.

Egunari amaiera borobila emateko lehenbizi Batxilergoko 1. mailako ikasleek jaki gozoak prestatu eta kiroldegian taldeko bazkaria egin dugu. Jarraian, Batxilergoko 2. mailako ikasleek antzerki bat eskaini digute.