Ohiko Batzar Orokorra ospatu da
2023-12-13Aurtengo Ohiko Batzar Nagusia, abenduaren 12an ospatu genuen.
Bertako erabakiak: 22/23 ikasturteko kontuak onartzea, 23/24 ikasturte honi dagokion aurrekontua onartzea eta Artezkaritza Batzordeko kideen berritzea. Aurkeztutako gai guztiak onartu ziren.
Artezkaritza Batzorde berria ondorengo kideez osatua geratzen da:
Jarraituko dutenak: Igor Aranbarri, Alaitz Epelde, Amaia Mendizabal, Leire Oiartzabal, Saioa Zugasti eta Naroa Sorazu.
Kide berriak: Maialen Agirre, Maite Azpiazu, Joseba Ibarzabal, Leire Montes, Idoia Gallastegi eta Markel Mendizabal.
Ordezkoak: Jon Imaz, Jaione Ucin eta Egoitz LarraƱaga.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu, azken urte hauetan batzordean egon diren bazkideei: Olatz Arregi, Luis Kerejeta, Andoni Garaizar, Ibon Garmendia, Gorka Artola eta Maitane Ibarguren.