Gabonak ate joka ikastolan!

2023-12-15

Denon artean ikastola, ilusio osoz, polit-polit apaindu dugu.

Txikienek Mari Domingi eta Olentzerori ongi etorria egiteko beraien txokoak maitasun guztiz apaindu dituzte. Lehen Hezkuntzakoek, berriz, beraien desioak eta esker ona adierazteko zuhaitzean mezutxoak utzi dizkiete. Helduenek, azkenik, beraien portaera ona frogatzeko atomoen eta elementu kimikoen inguruan ikasitako guztia apaingarrietan islatu dute.

Hori guztia ikusita ziur oporretatik bueltan Mari Domingik eta Olentzerok ikastolan utzitako opariren batekin topo egiten dugula!