Kilometroen aurkezpena ikasleei

20 abendua , 2023 | Oharrak

Gorka Artolak, Kilometroetako arduradunak, Kilometroen nondik norakoak aurkeztu dizkie ikasleei.

Kilometroetan denon parte hartzea ezinbestekoa da helburuak betetzeko eta egitasmoak zentzua izateko. Hori dela-eta, ikastolan protagonista nagusiak diren ikasleei oso garrantzitsua zen abian jarri diren Kilometroen ardatz nagusiak azaltzea. Erabilera Anitzeko Gelan bilduta, ikus-entzunezkoak eta hitzak uztartuz, ikuspegi orokorra jasotzeko aukera izan zuten ikasleek, beraien zalantzak argitzeko aukera ere aprobetxatuz antolatzaileen aldetik.