Olentzero eta Mari Domingiren bisita!

2023-12-20

Gaurkoa oso egun oso berezia izan da ikastolan. Goizean zehar, Santo Tomas Egunaren ospakizunari aurrea hartuz ikasleek gurasoek prestatutako jaki goxoak dastatzeko aukera izan dute, txorizoa besteak beste.

Jarraian, urtero legez, suaren ospakizuna burutu da kiroldegian. Antzinarotik gertatu bezala,  suak gauza txarrak uxatu eta urte berrirako desioak betetzeko aukera eman die ikasleei.

Arratsaldean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan da gertakari nagusia. Merezi duten ongietorria eman ondoren, txikienek bakarka agurtu eta elkarrekin abesteko aukera izan dute.

Egun borobila izan da merezitako oporrak hartu aurretik!