Ni, zu bezala!
2024-01-10Ikastolako ikasle ohia den Lander Uriaren eskutik, aste honetan ikastolan NiZU= (Ni zu bezala) sentsibilizazio programarekin egon gara.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek adimen desgaitasuna duten pertsonen errealitatea ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Gainera, martxoan Gureak bisitatuko dute, errealitate hau gertuagotik ezagutu dezaten.
Ni Zu Bezala programak ikasleei adimen desgaitasuna duten pertsonen zaletasunak, ohiturak eta gaitasunak erakusten dizkie. Atzegik eta Gureakek, ikastetxeekin batera, plan pedagogiko bat landu dute horretarako eta jada 8000 haur baino gehiago pasa dira bertatik.