Aurrematrikula 24-25 irekita!

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba ezagutzeko hamaika arrazoi dituzu. Ezagutu nahi?

Gure proiektua egunerokotasunean nola bizi dugun, ikastolan familien parte hartzea nolakoa den eta gure metodologiaren beste hainbat ezaugarri ezagutu nahi badituzue, hurbildu zaitezte gurera lagun eta familiarekin! Hitzordua hartzeko jarri harremanetan ikastolako idazkaritzarekin (943151246/ikasberri@azpeitikoikastola.eus).

2024/25 ikasturterako HH2tik DBH 4ra aurrematrikula epea zabalik otsailaren 7tik 23ra bitartean, biak barne. Aurrematrikula gauzatzeko eskaera orria eta galdetegia eskuragarri dituzue esteka honetan. Prozesuaren egutegia ere kontsulta dezakezue.

Animatu gurekin bidea egitera!