Zinema euskaraz

2024-01-24

LH 1. eta 2. mailako ikasleak “Tinko Euskara Elkarteak” Soreasun eskaini dituen filma saioetan izan dira.

Euskara zinema aretoetan sarrarazi eta euskararen normalkuntza sustatzeko helburua uztartzen dituen egitasmoa aukera paregabea izan da gure ikasleentzat beraien gustoko istorioetaz eta pertsonaietaz euskaraz gozatzeko.

“Euskara zine aretoetara” lemapean filmetako edukiak material didaktikoen bidez lantzeko aukera eskaini die gainera.