Ikastolako familia eta ikasleak, herrigintza ardatz, eremu berriak sortzen!

2024-01-30

Urtarrilaren 28an zumitzez eraikitako “parke biziaren” irekiera ospatu zen.

Herrigintza eta talde lana ikastolaren jardunaren ardatz nagusienetarikoak dira. Ondorioz, LH 5. eta LH 6. mailako ikasle eta familiek, Haurren Kontseiluak egindako eskaerari erantzunez, ekarpen nabarmena egin dute proiektu hau errealitate bihurtzeko.

Loiolabideko belardiaren erdian kokatu da labirintoa, eta adin horretako gazteen beharrei modu egokian erantzuten dien parke berria izango da. Bejondeiela egitasmoan parte hartu duten guztiei! Orain gozatu dezagula guztiok ikastolatik hain gertu dagoen eremu berriaz!