Santaeskean eguzki izpien laguntzaz!

2024-02-02

Urteroko usadioari jarraiki, gaurkoan, eguzki izpien laguntzaz, HHtik hasi eta ikasle nagusiak barne Santa Ageda koplak abestu dituzte ikastolako atarian.

Gainera, LH 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasleek beraien konposaturiko koplak abesteko aukera izan dute.

Antzinako esanak dioen bezala “esna dezagun lurra, datorrela udaberria!”