Ingurumena zaintzen!

2024-02-05

LH5eko ikasleak, aurreko astean, Urola ibaiaren inguruko bazterrak garbitzen jardun dira.

Ingurumen proiektuak ikasleen  curriculumean txertatzen ditu hezkuntza ekosozialaren jardunak. Horrela, ikasleengan ingurumenarekiko sentsibilazio maila handitzeaz gain, ekintza zuzenak egitera ere bultzatzen ditu eremu jasangarriak lortzeko. Horren adibide moduan LH5eko ikasleak, aurreko astean, Gorputz Hezkuntzako saioan, Urola ibaiaren inguruko bazterrak garbitzen jardun dira. Izan ere, ebaluazio honetan osasuna lantzen ari dira, eta denok dakigun bezala bizitza osasuntsuak ingurumen orekatua eskatzen du.