Hazkunderen hitzaldia: Drogomenpekotasunen eta ludopatiaren prebentzioa
15 otsaila , 2024 | OharrakIkasturte honetan zuen seme-alabek “Drogomenpekotasunen eta ludopatiaren prebentzioa” izeneko lau orduko tailerra egin dute Hazkunderekin. Horregatik, saioetan landutakoa azaltzeko egingo den hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. Horrez gain, ohiko drogei buruzko informazioa, bizitzarako trebetasunak (autoezagutza, autoestimua, emozioen identifikazioa, adierazpena eta kudeaketa, komunikazio asertiboa, pentsamendu kritikoa, arazoen konponketa eta laguntza eskaera) landuko dira, hauek baitira balizko adikzioa prebenitzeko oinarriak. Honekin batera, etxean lantzen jarraitu ahal izateko dinamikak eta gurasoentzako jarraibideak eskainiko zaizkizue.
Hitzaldia, otsailaren 19an izango da Azpeitiko Ikastolan, arratsaldeko 6etan, Erabilera Anitzeko Gelan. Hitzaldia euskara hutsean egingo den arren, itzulpen zerbitzua ere egongo da telegram bidez. Saioan parte hartu nahi baduzue baieztatu ondorengo galdeketa betez. Erantzuteko epea otsailak 16, ostirala, izango da.