Ekainberrira bisita

2024-02-15

LH 1. mailako ikasleek gure bailarako gizakien aztarna eta testigantza zaharrenak jasotzen dituen Ekainberri museoa bisitatu dute Zestoan.

LH 1. mailako ikasleek gelan Lehen gizakia izeneko proiektua landu dute. Bertan, hominizazio-prozesuaren nondik norakoak ikasteaz gain, gizakiak bere inguru naturalera egokitzeko eginiko bilakaera aztertu dute.

Gelan jasotako ezagutzak esanguratsuago izateko gure bailarako gizakien aztarna eta testigantza zaharrenak jasotzen dituen Ekainberri museoa bisitatu dute Zestoan. Beti bezala, gehien gustatu zaiena Ekaingo kobazuloaren erreplika zuzen zuzenean ikustea izan da.