“Kultur izpiak” Kilometrotara bidean!

2024-02-15

2024ko Kilometroen baitan azken hiru hilabeteetan herriko eta herriz kanpoko eragileekin egindako lanketaren emaitza aurkeztu dute ikastolako ordezkariek: KULTUR IZPIAK programa.

Dakizuen moduan 2024ko Kilometroak gure ikastola ari da antolatzen. Urriaren 6an izango da Gipuzkoako Ikastolen jai handia.

Gaur, prentsaurreko batean, azken hiru hilabeteetan herriko eta herriz kanpoko eragileekin egindako lanketaren emaitza aurkeztu dute ikastolako ordezkariek: KULTUR IZPIAK programa.

Ekintza xumeak baina helburu handiak ezarriz, programaren mugarrien agenda zehaztu dute. Ekintza horiek otsailaren 9an ospatu zen “Inauteriak munduz mundu” ekimenarekin hasi eta irailean amaituko dira “Argazki izpiak” argazki lehiaketarekin.

Ekintzak diseinatzerako orduan antolatzaileek Kilometroak 2024en hiru ardatzak hartu dituzte kontutan: euskara; kulturartekotasuna eta aniztasuna; eta herrigintza.