DBHko bigarren txangoak: elkarbizitzaz gozatzen!
2024-03-08DBHko ikasleek Euskal Herriko txoko desberdinak bisitatu zituzten mailaka egindako hainbat txangotan.
DBH 1. mailako ikasleek Astizeko (Nafarroa) Mendikulo kobazuloa bisitatu zuten lehenbizi. Jarraian, Leitzan kokatuta dagoen Iñaki Perurenaren museora eginiko bisitan harrijasotzaile izatea oso neketsua dela konturatu ziren, a ze izerdiak atera zituzten!
DBH 2. mailako ikasleek Arette-ko (Frantzia) eski estaziora bi eguneko txangoari hasiera eman zioten. Bertan, eskiaz eta elkarbizitzaz gozatzeko aukera paregabea izan dute.
DBH 3. mailako ikasleek, berriz, Iruñeako Rocopolis aretoan beraien gora-beherak izan zituzten nahi zuten altuerara iristeko, baina denak pozarren itzuli ziren beraien trebetasunak frogatu ostean.
Azkenik, DBH 4. mailako ikasleek lehenbizi Iztuetako ganadutegia bisitatu zuten eta, bertan, produkzio sistema ezagutzeaz gain yogurt dastaketaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Eguraldiak lagunduta, arratsaldean Olaberriko karting-ean hainbat buelta eman zituzten, nekatzeraino.
Egun borobila izan zen guztientzat, hezkuntza ez baita soilik ikastolako eremuan amaitzen, hasi bakarrik baizik.