Guztiok haurren hazkuntzan eta hezkuntzan bidelagun!

2024-04-26

Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3 urte) familiak Miren Ros-ek haurren emozien lanketari buruz eskainiriko “Haurraren haserrealdiak lasaitasunez kudeatzeko gakoak” hitzaldian izan dira.  

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna izateaz gain, beste hainbat arlotan ere trebatua da hizlaria: Doula (amatasunean lagun egitea), Pertsonen eta Giza Harremanen Aholkularia (PRH), Pedagogia Sistemikoa (CUDEC), Gestazioa eta perinatala galtzen laguntzea, Montessori pedagogia etxean nola aplikatu, Matematika Manipulatiboak…

2015ean martxan jarri zen Bidelagun proiektuaren baitan kokatu da hitzaldia. Proiektua gurasoei eta hezitzaileei haurren hazkuntzari eta hezkuntzari buruzko prestakuntza-zerbitzuak eskaintzeko sortu zen. Azken helburua familiei laguntzea da, gai zehatzei buruzko hitzaldiekin, tailerrekin eta gurasoen eskolekin.

Proiektuaren izenburuaren esanahiak aditzera ematen duen moduan, Miren Ros-ek bere amatasun esperientziak partekatu ditu familiekin, haurrentzat hain garrantzitsua den fasean laguntza eta aholkularitza eskainiz. Horixe da, hain zuzen ere, Bidelagunen izateko arrazoia, denon bultzada behar dutelako haurrek bere lehen urteetan.

Ikastola ere bidelagun izango dute familia guztiek datozen urteetan. Denon artean haur aktibo eta autonomoak hezten!