Kilometroak: Tutera- Azpeitia ibilbideko laugarren etapako izen ematea zabalik
2 maiatza , 2024 | OharrakAte joka dugu laugarren etapa! Oraingo honetan, Lerindik abiatu eta Iratxeko monasteriora iritsiko da ibilbidea. 25 kilometroko bidea osatu ostean, etapako azken txanpan Jurramendi (1.042m) igo eta jaitsiko dugu, Tutera-Azpeitia ekimeneko lehenengo harkaitz serioa.
Izen-ematea irekita hemen baina azkar ibili, plazak agortu egiten dira eta!