Kilometroak: Lerinetik Iratxera, Nafarroako lautadaz gozatzeko azken etapa!
2024-05-09Larunbat honetan, maiatzak 11, Tutera-Azpeitia ibilbidearen laugarren etapa gauzatuko da.
Maiatzaren 11n, larunbatarekin, izango da Tutera-Azpeitia Lagun Onak Azpeitiko mendizale elkarteak antolatutako laugarren etapa.
Lagun Onak mendi elkarteak Azpeitiko Ikasberri ikastolari ekintzaren babesle izateko aukera eman dio eta Kilometroak jaiaren ingurumarian antolatzen ari garen ekimen esanguratsua bihurtu da. Hain zuzen, Tuteratik Azpeitira bitarteko 9 etapadun ibilbidea egiten ari gara. Nafarroako Erriberatik Azpeitira doana. Euskarak bere bizindarra garatzeko duen leku zailentsuenetik euskararen arnasgunera, hain zuzen.
Bederatzi etapa dituen ekimen honen laugarren oinezko bidea Lerin udalerrian hasi eta Iratxe monastegian amaituko da. Erribera zeharkatuko duen azken etapa izango da, 21 kilometro zelai-zelaitsuak, eta azken 8 kilometroak gogorxeagoak izango dira Montejurra mendiaren malda gogor eta gora-beheratsua igaro behar izango baitute mendizaleek.
Maiatzaren 11n, goizeko 7etan jarrita dago hitzordua Lerina autobusez joateko. Ibilaldia egin ondorenean, Nafarroako Erriberarekin eta euskararekin lotura zuzena duten Agerraldia ekimena eta Errigora proiektua ezagutzearekin batera, horren onarpen ona izan duen Errigora produktuen zozketa egingo da etapan parte hartu duten guztien artean.
Nafarroako lautada eta Erriberako eremu ederra igarota, hurrengo etapan kantauriko mendizerrarantz gerturatuko dira mendizaleak. Iratxen hasi eta Lizarraga gaina bitarteko bi etapa egingo dira ekainaren 22 eta 23ko asteburuan.