Ekoizteko eta bizitzeko modu berriak esperimentatzen!

2024-05-10

LH 6. mailakoek Sakona etxalde ekologikoa eta Elikagunea bisitatu dituzte. Ekoizteko eta bizitzeko beste moduak daudela jabetzeko balio izan die ikasleei.

Lehenbizi, arditegia eta gaztandegia gertutik ikusi dituzte. Jarraian, baratzan bertako produktuak biltzen aritu dira, gero Elikagunera eramateko.

Elikagaien ibilibide magikoa osatu dute, beraz, ikasleek, etxean ditugun jaki fresko horiek 0 Km-koak direla esatean zertaz ari garen ulertzeko.

Azkenik, ikasleek Elikagunean jogurt ederra jateko abagunea izan dute.

Esperimentazioaren bidez ikasten ikasleak ikastolan!