Dolua eta heriotza, mintzagai!

2024-05-15

Manex Beristainen eskutik, LH 4. mailako ikasleak “Azken galdera amari” liburuaren egilearekin solasaldia izan zuten.

Heriotzaren eta bizitzaren inguruko ipuin zoragarri horren aurkezpenaz gozatzeaz gain, beraien barnekaldera begiratzeko parada izan zuten LH 4. mailako ikasleek. Funtsean,  benetako gertaeretan oinarritutako gertaerak eta egoera hizpide hartuta heriotza eta doluari aurrez aurre begiratu eta, guztion artean,  begirada goxo bat eraikitzeko bidea eskaini zuen.