LGTBI+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

2024-05-23

Nazioarteko Egunak guztion kontzientzia indartzeko balio izan zuen ikastolan. LHko eta DBHko ikasleek jarduera ezberdinak osatu zituzten egun horretako aldarrikapena gogorarazteko: Aske bizi, Aske maite!

Ikasleek burutu zituzten ekintzen artean LH6. mailako ikasleek etapa osoan gelaz gela kartelen aipamena egin zuten. Gainera, LHko eta DBHko geletan gaiari buruzko hainbat bideo ikusgai izan zituzten.

Azkenik, patioan argazki erraldoia atera zen, kolore ezberdinetako kamisetekin hainbeste aberasten gaituen aniztasunaren aldeko aldarrikapen gisa.