Zuhaitzak, abentura berrien lekuko

2024-05-29

Aurreko astean, LH 5. mailako ikasleek Otxandioko Hontza Extreme parkean arbolismoa egiteko aukera izan zuten kurtso amaierako irteeran.

LH 5. mailako ikasleek naturaz gozatzeko aukera izan dute ikasturte amaierako irteeran Otxandioko abentura parkera eginiko irteeran. Inguru hartako basoetan beraien trebeziak frogatzeko aukera paregabea izan dute eta, gainera, taldeko kideen arteko adiskidetasun lokarriak estutu ahal izan dituzte.

Natura, abentura eta adiskidetasuna, a-zer nolako hirukotea kurtsoari agur esaten hasteko!