Urrestillako XX. San Juan Herri Krosa (ekainak 15)

30 maiatza , 2024 | Oharrak

Urrestillako XX. San Juan Herri Krosean parte hartzeko gonbitea eman nahi diegu.

Aurtengo edizioa ekainaren 15ean, larunbata,  izango da. Hona hemen krosari buruzko xehetasunak:

MAILALUZERAIRTEERA ORDUA
0 urtetik LH2 arteKorrika festa 200m17:00etan
LH3 eta LH4550m17:15ean
LH5 eta LH6950m17:30ean
DBH1 eta DBH21190m17:45ean
DBH3 eta DBH42300m18:00etan
Batxi 1 eta Batxi 2 (*)4500m18:00etan

·  Aipatutako maila guztietako partaideen izen ematea dohainik izango da. 

·  (*) Jubenilek (Batxi 1 eta 2koek) aldiz, izen ematea web-orri bidez egin beharko dute. www.herrikrosa.eus. Aldez auretik eginez gero, 3€ eta egunean bertan 5€.

·  0 urtetik LH2 arteko lasterkariek korrikaren festa parte hartuko dute, lasterkarien gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute.

·  Parte hartzaile guztiek domina jasoko dute.

·  Proba amaitutakoan askaria edukiko dute.

·  Proba guztiak amaitutakoan parte-hartzaile guztien artean sari banaketak izango dira zozketa bidez.

Izen ematea: egunean bertan egin beharko da, Urrestillako plazan 15:30etik aurrera.