Mugikortasun Jasangarriaren Astea

2024-06-06

Aste honetan zehar mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua berretsi dugu ikastolan. Sentsibilizazio kanpaina abian jarri da, kartelak jarriz ikastolako sarrera eta irtereetan.

Mugikortasun jasangarriak garraiobide partikularren zein publikoen erabilera arrazionala lortzera bideratutako prozesu eta ekintza multzo bat biltzen du. Azken helburua da garraio-beharrak ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin estaltzea.

Ikastolatik gure egiten dugu helburu laudagarri hori. Horregatik, aste honetan gaiari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat egin dugu. Hemendik aurrera emaitzak ikustea espero dugu: bizikleta gehiago eta auto gutxiago eskolako sarreran.