Kilometroen bideokliparen eta abestiaren aurkezpena

2024-06-13

Ostiral honetan, ekainak 14, Kilometroen bideokliparen eta abestiaren aurkezpen ofiziala gauzatuko da.

Kilometroen egun handia gerturatzen ari da eta iritsi da bideoklipa eta abesti ofiziala aurkezteko garaia. Hain zuzen ere, ostiral hau aukeratu da aurkezpena gauzatzeko, ikastolako kurtso amaierako festa dela aprobetxatuz.

Egun horretan, goizean zehar, familia guztiek inika bidez mezua jasoko duzue bideokliparen estekarekin.

Eguerdian, prentsaurrekoan bideoklipa publiko egingo da lehenengo aldiz.

Azkenik, arratsaldean, ikastolako festako ekitaldi nagusian bideoklipa aurkeztuko dute egileek.