Aniztasuna lantzeko, zer leku hobea zirkua baino?

2024-06-17

Gure Zirkuaren zazpigarren bira abian da, eta Iker Galartzak zuzentzen duen proiektua Azpeitira iritsi da. Han izan dira DBH 4. mailako ikasleak “Aniztasunean eraikiz” proiektuarekin.

Gure Zirkua Euskal Herrian sorturiko zirku ibiltaria da, bertako langile eta artistek egine, euskalduna oinarrian. Jendeak zirkuarekiko duen aurreiritzia aldatzea da helburuetariko bat.

Aurreiritziak zirkuaren inguruan ez ezik gizartean dagoen aniztasunaren inguruan ere aldatu nahi ditu “Aniztasunean eraikiz” proiektuak.

Helburu laudagarri hori abiapuntu gisa hartuta, gure DBH 4. mailako ikasleak ere bertan izan dira, eta zirkuak eskaintzen duen arte-giroa aitzakia bikaina izan da aurreiritzirik gabeko gizartea eraikitzen jarraitzeko.