VII. Batzarra: Etorkizunerako ildoak eta erronkak adostuta

2024-07-12

Euskal Herriko Ikastolok 2024ko ekainaren 22an bukatu genuen VII. Batzarra. Etorkizunera begira zazpi eremutan banatu ditugu gure erronkak eta etorkizuneko ildoak. Jarraian irakur ahal dituzue, ikastola guztion artean egin behar dugulako.

 

Ikastola eredua

-Gure eredua ezinbestekoa da etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko.

-Herritik eta herriarentzat sortutako proiektua da gurea, iturri zaharretik etengabe ur berria edaten duena.

-Ikastola-ereduaren  oinarrietan  sakondu  eta  balioak eguneratuko ditugu.

Ikastolen Elkartea

-Ikastolen Elkartearen garrantzia aitortu eta azpimarratu dugu.

Ikastola guztien aterpe , erreferentzia eta interlokutore izatea dugu helburu.

-Ikastolon mugimendua indartuko du gu.

-Euskal Hezkuntza sistema burujabea eraikitzeko ekarpenak egiten jarraituko dugu.

Lurraldetasuna

-Euskal Herri osoko mugimendu-izaera indartuko dugu datozen urteetan.

-Izaera nazionala indartuko dugu, betiere, lurralde bakoitzaren izaera errespetatuz..

Ikastolen irismena

Ikastolon irismena handitu nahi dugu. Alde batetik, Euskal Herriko egoera sozial berriei erantzuteko eta, bestetik, gure eskaintza hedatzeko.

Pertsonak erdigunean

-Ikastolon mugimendua osatzen dugun pertsonak erdigunean jarriko ditugu. Izan ikasleak, langileak edota gurasoak. Horretarako, Ikastolon Hezkuntza Marko Orokorrean zehaztutako pertsona-eredua hartuko dugu oinarri.

Hezkuntza-proiektua

– Hezkuntza Proiektua sendotuko dugu. Hasi ikasmaterialetatik eta aholkularitza pedagogikoraino.

-Hezkuntza formalean eta ez formalean garatuko dugu gure hezkuntza- proiektua.

Euskara eta euskal kultura

-Euskaldun osoak heztea dugu helburu. Horretarako, euskal kulturaren sorkuntzan et a transmisioan lan-ildo berriak proposatuko ditugu.

-Aisialdiari arreta berezia jarriko dio gu euskalduntasunean, eta gure ikasleen euskararekiko konpromisoa berariaz landuko dugu.

-Ikastoletako  hizkuntza -proiektuak  eguneratuko  ditugu  egoera  soziolinguistiko

berrira egokitzeko.

-Eta Euskal Herri osorako euskararen ofizialtasuna aldarrikatuko dugu.