Denon besoak ikastola txukuntzen

2024-08-31

Ikasturte berriari eta Kilometro egunari begira, gaurko egunez hainbat guraso eta ikasle ikastolako txoko guztiak txukuntzen ikusi ditugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Auzolanaren espiritua bizirik dagoela frogatuz, Besoa egitasmoak bultzatuta talde lanean egin dira ikastolako eremuaren txukuntze lanak. Amaieran, hamaiketakoa eskaini zaie gerturatu diren guztiei.

Zuen besoak, ikastolaren indarra!