Eguzki Izpiak argazki lehiaketako irabazleak
2024-09-19Ezagutzen ditugu jada Eguzki Izpiak argazki lehiaketako irabazleak. Sari banaketa irailaren 30ean ospatuko da eta finalera iritsi diren hamar argazkiak Sanagustin Kulturgunean egingo den erakusketan (irailak 30-urriak 6) egongo dira ikusgai.
Azpeitiko Argazki Elkarteko epaimahaiak ez du lan erraza izan irabazleak hautatzeko, baina azkenean ezagutzen ditugu uda honetako eguzki izpien esentzia hoberen jaso dituzten argazkien eta egileen izenak. Ondorengoak izan dira:
Lehen saria: Oihana Aldanondo, “Hondartzako islada” argazkiarekin
Bigarren saria: Aitzol Iparragirre, “Udako Erromako Zubia” argazkiarekin
Hirugarren saria: Aitziber Besga, “Eguzki printzak euskal kostaldean” argazkiarekin
Orain, finalera iritsi diren beste zazpi argazkiekin batera, beraien lanak ikusgai izango ditugu Sanagustin Kulturgunean ospatuko den erakusketan (irailak 30-urriak 6). Erakusketaren inagurazioa aprobetxatuko da sari banaketa ospatzeko.
Eskerrik beroenak eman nahi genizkieke lehiaketan parte hartu duten guztiei, uda honetan Kilometroen eguzki izpiak hainbat txokotatik barreiatu dituztelako. Zuen argia, gure bidelagun!