Bueltan da Hedatzen ekimena
19 iraila , 2024 | OharrakIkasturte berria hastearekin batera jarriko da martxan berriro ere Hedatze ekimena. Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, jarraipena emango zaio programari beste bi urtez.
Bere helburu nagusiak honakoak dira:
- Eskaintza pedagogikoa sendotzea.
- Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei arreta berezia eskaintzea.
- Ikasle etorri berrientzat euskara indartzeko saioak eskaintzea.
- Hezkuntza formala eta ez formala uztartzea.
- Ikasleen zaletasunak identifikatu eta garatzea.
- Ikastolako kideen partehartzea eta kohesioa sustatzea.
Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei errefortzu saioak eskainiko zaizkie. Saio horietan, ikasle guztiek etxeko lanak egin, zalantzak argitu eta ikasketa prozesuan behar duten laguntza jasoko dute. Errefortzuetara etorri behar duten ikasleei tutoreak abisatuko die, eta irailaren 30ean hasiko dira, ondorengo ordutegian (ikusi esteka). Errefortzutan edo tailerretan gelditu behar duten ikasleek, jangelan gelditzeko aukera izango dute bazkaltzen (jangelako zerbitzua kontratatuta edo etxetik janaria ekarrita).
Gainera, ikasle guztientzako era askotariko tailerrak antolatuko dira, irailaren 30etik aurrera horiek ere . Tailer hauek komunitateko kide desberdinen artean antolatuko dira:
- Irakasleak.
- Gurasoak: Gurasoek aukera izango dute tailerrak eskaintzeko. Aurreko ikasturtean, maiatzean, herriko hiru ikastetxeetako ikasleentzat antolatu ziren tailerren moduan izango da eskaintza zabal bat.
- Udala: Herriko hiru ikastetxeetako ikasleentzat antolatuko ditu tailerrak udalak (aurrerago emango dizuegu tailer horien berri).
Ikasturte hasiera honetan hiru tailer eskainiko ditugu:
Izena eman nahi duenak, galdetegi hau bete beharko du. Izen emateko epea irailaren 27ra arte izango da.