Gipuzkoako eta Arabako mugaldea ezagutuz

2024-09-24

LH 6. mailako ikasleek ikasturteko lehen txangoa egin dute, eta ez nolanahikoa gainera. Gipuzkoa eta Arabako mugaldean ibili dira hainbat ekimen gauzatuz.

Lehenbizi Leintz Gatzagara joan ziren, bertako museoa bisitatzera. Jarraian, Landako urtegira joan ziren bazkaltzera, eta bertan monitoreekin hainbat jolas egiteko aukera izan zuten.

Azkenik, txalupaz Zuhatza uhartera iritsi ziren. Gelak ikusi ondoren, bainu bat hartzeko aukera izan zuten, eta hurrengo egunean ur-ekintzak egin zituzten, besteak beste arrauna, piraguak eta txalupak.

Elkarbizitzaz, laguntasunaz eta naturaz gozatzeko aukera eman dien egun ahaztezinak izan dira.