Bigarren Batxilergokoak Europan zehar
2024-10-02Aurreko astean Batxilergoko 2. mailako ikasleek Europako hainbat txoko ezagutzeko aukera izan dute.
Bueltan ditugu jada Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Azpeitian, eta garaiz iritsi dira Kilometroen egun handian parte hartzeko.
Ikasleek ahaztezina egingo zaien bidaia egin dute Europan barrena. Lehenbizi Belgikako Flandria eskualdean izan ziren, Brujas hirian hain zehazki ere. Bertan hiriko bisita gauzatu, bazkaldu eta Herbeheretarako bidea hartu zuten.
Behin han herrialdeko herrixka tipikoak bisitatu zituzten. Horrela Zaanse-Schans herrian inguru haietan tipikoak diren oinetakoak, eskalapoiak, nola egiten dituzten ezagutzeko aukera izan zuten. Egun berean Volendam deituriko herrixka tipikoak gaztategia bisitatzeaz gain, itsasoko urei aurre egiten dieten dikeak ikusi zituzten, munduko ingenieritza lan ikusgarrienetariko bat.
Hurrengo egunean, Amsterdam-en, goizean, hiriko bisita egin ostean kanaletatik bisita egiteko aukera izan zuten. Arratsaldean, eguraldia lagun, bizikleta alokatu eta hirian zehar ibili ziren ikasleak.
Herbeheretatik Pragarako bidean Alemaniako Dresde hiria ezagutzeko parada izan zuten, bisita azkarra gauzatuz.
Pragara iristean, Txekiar Errepublikako hiriburuaren sinbolo bilakatu diren plaza nagusia eta erloju astronomikoa ikusten izan ziren ikasleak.
Pragako bigarren egunean goizean bisita gidatua egin zuten eta arratsaldez hiriko bistarik onenez gozatu zuten gazteluaren eremuan, jarraian Karlos zubitik hiriko erdigunera itzuliz.
Etxera biean, Rothenburg, Alemaniako Erdi Aroko hiririk politenetarikoa, bisitatu zuten.
Guztientzat ikastolan elkarrekin igaroko duten azken ikasturteko bizipen ahaztezina izan da, kurtsoari hasiera emateko eta indarrak hartzeko aukera paregabea.