Euskara eta kulturartekotasuna irailetik aurrera
2023-06-26
Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskara ez dakitenek euskarara gerturatze atsegina izateko hemen izango dugu UEMAren eta HUEZIren eskutik “EUSKARA ETA KULTURARTASUNA” proiektua irailetik aurrera. Modu errez eta ahalik eta naturalenean erraztu nahi da hizkuntzaren zubia. Herri pilotoen artean dago Azpeitia eta herriko hiru ikastetxeetan probatuko da. Gure Ikastolan badugu talde eragilea tresna/proiektu hau abian jartzeko prest. UEMAren eta HUEZIren babesa aprobetxatzea eta proiektuaren parte DENOK sentitzea oso-oso garrantzitsua da emaitza ere halakoxea gertatzeko. Irailaren 12an, 19:00etan, proiektuaren aurkezpena izango da. |