Auzolanean Ikastola

2023-05-29

 

Eguraldia lagun, larunbatean auzolana presente izan genuen Ikastolan, oraingoan, eraikina inguratzen duen sarea aldatzeko.

Auzolana beti izan da gure oinarrietako bat, eta pasa den asteburuan ere presente izan genuen Ikastolan. BESOA taldeko guraso batzuen laguntzari esker, eraikina inguratzen duen sarea berritzeko aprobetxatu genuen larunbat goiza; merezitako hamaiketakoa egiteko aukera ere ez genuen alferrik galdu. Auzolanean Ikastola aurrera!