Dislexia Dislegiren eskutik

2023-05-23

Dislexiaren inguruko formakuntzak jasotzen ari dira Ikastolako irakasleak Dislegiren eskutik.

Badira pare bat aste gure Ikastolako irakasleak Dislexiaren inguruko formakuntzak jasotzen ari direla Dislegi Gipuzkoako Dislexia Elkartearen eskutik. Aurretik HHko eta LHko irakasleak izan dira, eta, aste honetan, DBHko eta DBHOko irakasleen txanda izan da. Dislexia zer den eta nola detektatu daitekeen ikasteaz gain, Dislexia duten ikasleekin nola jokatu eta materiala nola egokitu argitu zuten.