Festa ondoren, txokoak txukuntzen

2024-10-08

Kilometroen festako biharamunean, ikasleak festako gune ezberdinak txukuntzen ikusi genituen.

Ikasleek Kilometroen festaz gozatu ostean, hurrengo egunean geletan gure txokoak garbi mantentzearen garrantzia landu genuen.

Egun berean, hitzetatik ekintzetara pasa ginen, eta LH 4. eta LH 5. mailako ikasleei  zein DBHko gela batzuei, Loiolako gunea garbitzea egokitu zitzaien. 

Ikasleek umore onez eta gogoz hartu zuten eginbeharra eta ederki txukundu zituzten gelditzen ziren azken zakarrak.