Ikasleak artista

2023-04-20

LH 5eko ikasleek egindako lanek apaindu dute Ikastolako sarrera.

Azken asteetan Euskal Herriko erliebea lantzen aritu dira Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleak. Lanketa horren amaieran, euskaldunon lurraldea irudikatzen duen maketak egin dituzte, eta horiek daude ikusgai Ikastolako sarreran. Maketak pausoz pauso nola sortu dituzten adierazten duten bideoak ere jarri dituzte telebistan. Lan ederrak!