Berdintasuna eta gardentasuna
2023-03-31Onarpen prozesuko irizpideak berdintasunez eta gardentasunez aplikatzeko eskatu dugu Ikastolan.
Egun korapilatsuak bizitzen ari gara guztiok matrikulazio prozesua dela eta. Ikastoletan eta familietan egonezin handia sortu da eta Durangon ospatutako ezohiko batzarrean adostu bezala, Hezkuntza Sailari, talde moduan, gure posizionamendua argi uzteko beharra ikusi da, eta bide batez bizitzen ari garen egoera gizarteratzeko premia ere bai.
Gaur, Euskal Herriko komunikabide guztiei Ikastolen balorazioa jasotzen duen prentsa oharra bideratu diegu, eta horren ondorioz, goizean goizetik albistegi, irratsaio, eta hainbat egunkariren orriak bete ditugu, Jose Luis Sukiak eskaini dituen elkarrizketa eta adierazpenak ere ahaztu gabe. Komunikabideek arreta guregan jarria dute, eta olatuaren gailurrean gaudela aprobetxatuz elkartu gara Ikastola aurrean.
Planto Hezkuntza Sailari! Entzun gaitzaten!