Batasunaren bidean

2023-03-24

Euskara batuari egindako omenaldian izan dira DBH 3ko gure ikasleak, Pasaian.

DBH 3ko gure ikasleak Pasaian izan dira Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak antolatutako giza katean; euskara batua omendu dute Errenteriatik Donostiara osatutako katearekin. Aurtengo kilometroak Orereta Ikastolak antolatzen dituelako hasi da segida Errenterian, eta berauek izan dira ekimenari hasiera eman diotenak. Gaurko ospakizunak denetik izan du: gorazarre-omenaldia, aldarrikapena, indarra, euskararen errioa ekimena etab.