Ikasleak sendo bertso idatzietan

2023-03-21

Ikastolako bi ikasle sarituak izan ziren Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan.

Aurreko asteko ostiralean, Basazabal jauregian, Ikastolako 12 ikaslek hartu zuten parte EHIk antolatutako Gipuzkoak Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan, eta horietatik bi sarituak izan ziren. DBH 1-2koen kategorian, Mikel Gurrutxaga (DBH 1) izan zen irabazlea, eta, bigarren postuan, berriz, Ekhi Lazkano (DBH 1) geratu zen. Bejondeizuela!