Xakean gozatzen
2023-03-15Urtero moduan, LH 4tik 6rako ikasleak xake ikastaroa ari dira burutzen.
Aurten ere LH 4ko, 5eko eta 6ko ikasleak xakeko ikastaroak ari dira jasotzen Xake Federazioko irakasle baten eskutik. Klase batzuetarako, eguraldiak laguntzen duen kasuetan, Ikastola ondoko parkea aprobetxatzen dute, naturarekin ere gozatuz bide batez. Ikastaroaren helburuak, xakea ezagutzea eta barneratzeaz gain, harremanak garatzea, arreta eta kontzentrazioa sustatzea, autoestimua eta autokontrola lantzea eta isiltasunaren onuraz jabetzea dira, besteak beste.