Euskal Mitologia lantzen
2023-03-10Euskal Mitologia ari dira lantzen HHko gure ikasleak.
HH 3, 4 eta 5eko ikasleak Euskal Mitologia ari dira lantzen, eta ez dute denbora alperrik galdu Mari, Sugaar eta Tartalo moduko pertsonaia ezagunak irudikatu eta margotzeko. Beraien txokoan kobazulo bat egiten ere ausartu dira, pertsonaia horiek nola bizi ziren irudikatzeko. Ikastolako sarreran jarri dituzte egindako zenbait lan, denok ikusteko aukera izan dezagun.