Sormena eta jakin-mina ardatz Haur Hezkuntzan

2024-11-20

4 urteko gelako haurrak sormena eta ikerketa ardatz dituen proiektuan ibili dira buru-belarri.

HH 4. mailako gelan eraikuntza ezberdinak sortuz, imanen funtzionamendua aztertuz eta jolas bidez ikasiz, haurrek esperientzia aberatsak izan dituzte ingurune egokitu batean.

Haur aktibo eta autonomoak sustatzen ditugu
Kimu Proiektuan, ikasleen autonomia eta protagonismoa bultzatzen ditugu. Horretarako, haurrek espazio eta denboran zirkulazio autonomoa izateko aukera dute, ikasteko eta hazteko behar duten segurtasuna eta askatasuna eskainiz. Haur bakoitzak bere erritmo eta interesekin bat egiten duen ingurune bat aurkitzen du, esperimentaziorako eta jakin-mina asetzeko aproposa.

Imanak eta eraikuntza, esperimentazioaren erdigunean
Proiektu honetan, haurrek imanen indarrak eta propietateak ezagutzeko aukera izan dute. Jolasean aritu dira magnetismoaren sekretuak deskubritzen eta esperimentazioaren bidez ulertzen. Aldi berean, eraikuntza originalak sortu dituzte, beraien irudimena eta sormena garatuz.

Hain zuzen ere, sormena, autonomia eta ikaskuntza aktiboa dira Kimu Proiektuaren zutabe nagusiak, eta 4 urteko ikasleek horiek praktikan jartzeko aukera aparta izan dute. Etorkizuna oinarri sendoetan eraikitzen ari gara, haur bakoitzaren garapen osoa bultzatuz.