Gure Herria Ezagutu: LH 3. mailako ikasleen erakusketa arrakastatsua

2024-12-18

LH 3. mailako ikasleek “Gure Herria Ezagutu” diziplinarteko proiektuari amaiera eman diote erakusketa berezi batekin.

Ikasleek azken asteetan egindako lana herriko plano batean irudikatu dute, non bisitatu dituzten eraikin esanguratsuak kokatu dituzten. Gainera, gure herriko pertsonai historiko garrantzitsuen biografiak ere ikusgai jarri dituzte, proiektuari dimentsio aberats eta inspiratzaile bat gehituz.

Erakusketan LHko ikasle guztiek parte hartu dute, adin desberdinetako ikasleek elkarlanean jardunez. Hau Lore proiektuaren filosofiaren isla da, non ikaskuntza-prozesuaren paradigma klasikoa eraldatzen den eta protagonismoa ikasleari ematen zaion.

Familiek ere izan dute beren espazioa: LH 3. mailako gurasoak erakusketa bisitatzera etorri dira, eta ikasleek harrotasunez erakutsi diete egindako lan bikaina. Luxuzko gida bihurtuta, egindako lana xehetasunez azaldu dute, eta gurasoek haien inplikazio, dedikazio eta jakin-mina gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Ikaskuntza-prozesuaren paradigma berria

Proiektu mota hauekin ikasleak rol pasiboak saihestu eta lanean parte-hartze aktibo eta kritikotik aritzeko bidea ematen da. Fase bakoitza ezinbestekoa izan da proiektuan definitu diren funtsezko helburuak lortzeko. Azken fasea, transmisioa, erakutsi du ikasleek oinarrizko jakintzak eta konpetentziak barneratu dituztela, erakusketa honen bidez ikusgarri bihurtuz.