San Sebastian Egunaren zain: ikasleen danbor hotsak ikastolan
2025-01-17
San Sebastian Egunaren atarian, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek danbor eta bandera artean, gogotsu prestatu dute ikastolako danborrada.









Ohitura eta jai giroa bizirik mantenduz, urtero bezala, ikusleak ez dira falta izan ikasleen danborrada ikusteko, eta ikasleen energiak eta pozak ikastolako txoko guztiak bete dituzte.
Astelehenean, San Sebastian egunean bertan, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek danborrada ospetsuan parte hartuko dute, herriko kaleetan zehar desfilea eginez. Gaztetxoek txukun-txukun joko dituzte danborrak, euren uniformeei eta jarrera arduratsuari esker. Herritarrak, urtero bezala, zain izango dituzte haurrei txaloak eta animoak emateko.
San Sebastian egunak Azpeitian duen garrantzia agerian uzten du ekimen honek, belaunaldi berriek tradizioei eusteko ahalegina eginez. Egun handia iristear dago, eta denak prest dago danbor hotsek herria girotzeko.
Gora Azpeitia eta Gora San Sebastianak!