Haur hezkuntza: hazteko eta hezteko habia

Kimu proiektua

Haurra ardatz

AZPEITIKO IKASTOLAN, etorkizuneko erronkei aurre egiteko oinarri eta ezagutza sendoak dituzten norbanako euskaldun aske eta burujabeak heztea dugu helburu. Bide horretan lehen urratsak emateko Haur Hezkuntzan KIMU PROIEKTUA dugu martxan.

Haur Hezkuntza, haur eta pertsona gisa garatzeko oso etapa garrantzitsua da, 0-6 urte bitartean errotzen baitira pertsonaren oinarriak. Horregatik KIMU Proiektuan haurra jartzen dugu erdigunean, haur bakoitza bere garapenaren protagonista izan dadin .

Zer da kimu proiektua?

Ikastolara datorkigun haurrari buruzko ikuskera, metafora baten bidez azaldu daiteke:

Ernetzen ari den hazia bezalakoa da haurra, berez dakar landare bihurtzeko behar duena. Nahikoa da lur egoki batean jarri, behar duen ura eta eguzkiaren beroa eta argia eskaintzea, berak dakarren lorea emateko.

Kimu proiektuaren oinarrian, hezkuntza ulertzeko modu jakin bat dago : Haur bakoitzaren berezko garapenarekiko konfiantza eta errespetua lehenestea, haur bakoitzaren erritmoak eta ezberdintasunak kontuan hartuz. 

Haurra, jaiotzetik bizirauteko gaitasun guztiak dakartzan pertsona da. Gaitasun horiek berezkoak dira, ez ditu ikasi behar, ez dira irakasten, garatu egiten dira modu batera edo bestera eskainiko zaizkion testuinguruaren arabera. 

Kimu proiektuaren bitartez, garapen-testuinguru aberatsa eta segurua eskaini nahi diegu haurrei, haur bakoitza bere erritmoan, bere esperimentatzeko grinatik eta ekintza autonomotik abiatuz, modu osasuntsu eta orekatuan garatu dadin.


Kimu proiektuaren ardatzak

Ikastolaren eta familien helburua bera da, haurraren zoriontasuna eta garapen integrala gauzatzea. Haurraren ongizaterako irakasleen eta gurasoen arteko harreman estua oinarri duen hezkuntza familia gara Ikastola. 


Zergatik Kimu?

Arrazoi ugari daude Kimu proiektuaren alde apostu egiteko baina hauek dira gure ezaugarri bereizgarrienak:

  • Haur bakoitzaren eta haur guztien garapen osoa helburu
  • Ikastolan elkarlanean garatutako proiektu propioa
  • Proiektuan sinesten duen lantalde egonkorra

Egunerokoak eta ekintzak

Gelako egunerokoan egiten diren dinamikek pedagogia propioan daude oinarrituta eta haurraren garapen integrala bermatzen dute.

Bestalde, ikastolatik atera eta ekintza desberdinak ere gauzatzen ditugu ikasturtean zehar.  

Txotxongiloak ikustera

Euskararen Eguna

Gabonetako festa

Danborrada

Euskal mitologia: Izenadubara bisita

Korrika Txikia

San Blas Opilak eta Ostegun Gizen

Igarako errotara bisita