Euskal Inauterietan parte hartu nahi?

30 urtarrila , 2025 | Oharrak

Inauterietarako hilabete baino gutxiago falta zaigu dagoeneko, eta berrikuntza batekin gatozkizue. Ikasleak izan ohi dira protagonista gure euskal inauterian. Aurten Ikastolako helduok ere izango dugu aukera! 

Jaialdiaren amaieran nahi duen oro gonbidatuko dugu Lantzeko zortzikoa dantzatzera. Zenbaitek jakingo du, beste zenbaitek ez. Horregatik, ikasi nahi duenarentzat entsegu egun eta orduak izango ditugu Ikastolan bertan. 

·Otsailak 18, 21:00

·Otsailak 20, 21:00

·Otsailak 25, 21:00

·Otsailak 27, 21:00

Komenigarria zaigu entseguetara zenbat jende etorriko den jakitea. Hori dela eta, etortzeko asmoa duen orok  galdetegi labur hau otsailaren 14rako betetzea eskertuko genizueke.